Gravity

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gravity
Datuak
Jatorrizko izenburua Gravity
Izenburua euskaraz Grabitatea
Urtea 2013
Estreinaldia 2013ko abuztuaren 28a
Generoa espazioa, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 90 minutu
Aurrekontua 100 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros. Pictures
Zuzendaria
Alfonso Cuarón
Ekoizleak
David Heyman
Alfonso Cuarón
Gidoilariak
Alfonso Cuarón
Jonás Cuarón
Aktoreak
Sandra Bullock
George Clooney
Musikagileak
Steven Price
Argazkilariak
Emmanuel Lubezki
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Gravity (euskaraz Grabitatea) 2013ko Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko espazio drama filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Sandra Bullock eta George Clooney dira.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ryan Stone doktorea (Sandra Bullock) bere lehenbiziko espazio bidaian Hubble espazio teleskopioa konpontzen ari da. Bidai horretan beste espaziogizon-emakumeen artean Matt Kowalsky (George Clooney) komandate beteranoa dago, bietako batek ere zein arrisku datorren ez dakielarik: suntsitutako satelite eta espazio-estazioez osatutako zabor euria abiadura handian gainera datorkie, heuren Explorer espaziontziarekin talka egin, heuren kideak hil eta biak espazioan erabat bakarrik geldituko direlarik. Lur azaletik 600 kilometro garaierako orbitan esekita, inorrekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laister egin beharko dute, heuren oxigenoa agortzen baidoa eta aurreko zabor ekaitza berriz ere gainera baidatorkie.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko martxoaren 2an ospatutako 86. Oscar Sarien ekitaldian filma honek 7 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Steven Price), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Glenn Freemantle), Soinu onenaren Oscar Saria (Skip Lievsay, Niv Adiri, Christopher Benstead eta Chris Munro), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Emmanuel Lubezki), Muntatze onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Tim Webber, Chris Lawrence eta Dave Shirk Neil Corbould).

Bestalde 6 BAFTA sari (tartean filma onena eta zuzendari onenaren sariak) eta zuzendari onenaren Urrezko globo Saria ere irabazi zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]