Gregorio Nisakoa
Wikipedia(e)tik
San Gregorio Nisakoa Ekialdeko Elizaren gurasoa (Kapadoziako Zesarea, 335 inguruan - Nisa, 395 inguruan). San Basilioren anaia. Nisako apezpiku izendatu zuen hark 371n. Arrianoren aldekoek kargua kendu zioten (276-378). Konstantinoplako Kontzilioan parte hartu zuen (381). Arrianoren kontra obra dogmatikoak (Eunomoren kontra, Dotrina Handia) eta Origenesen bidetik exegesiak (Moisesen bizitza, Kantiken kantikari buruzko homilia) idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.