Arezzo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arezzo

Toskana
Arezzo
Piazza grande
Izen ofiziala Arezzo
Estatua ItaliaItalia
Estatua
Eskualdea
Probintzia
ItaliaItalia
Toskana
Arezzo
ISTAT kodea 051002
Koordenatuak 43°28′24″N 11°52′12″E / 43.47333°N 11.87°E / 43.47333; 11.87Koordenatuak: 43°28′24″N 11°52′12″E / 43.47333°N 11.87°E / 43.47333; 11.87
Arezzo Italia-n dago
Arezzo
Eremua 386.25 km2
Posta kodea 52100
Biztanleria 100.645 bizt.
Dentsitatea 260,6 bizt./km²
www.comune.arezzo.it


Arezzo Italia erdialdeko Toskana eskualdeko hiria da, izen bereko probintziaren hiriburua. Erromatik 215 kilometrora eta Florentziatik 75 kilometrora dago. 2011n 100.645 biztanle zituen[1].

Hiria Arno ibaiaren hurbileko muino batean dago.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

K. a. IX. menderako etruriar kokalekua zen, eta geroago erromatar kolonia arrakastatsua bilakatu zen (Arretium). Erromatarren garaian gotorlekua eta metala zein zeramika ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta soldadu talde iraunkorra zeukan.

Erromatar Inperioa desagertu eta gero, krisialdi handia izan zuen. Lonbardiarren eta frankoen okupazioak eragin handia izan zuen hiriaren osaketa etnikoan eta hizkuntzan. 1000. urtetik aurrera, ordea, berriz ere garrantzia hartu zuen, zentro kultural eta apezpikutegi gisa. Gibelinoa zenez gero, XIII. mendearen bigarren erdian Florentzia eta Toskanako beste hiri guelfoen aurka borrokatu zen. 1289ko Campaldinoko guduaren ostean, Florentzia eta Siena Arezzoko lurraldearen zati handienaz jabetu ziren. XIV. mendearen lehenbiziko hamarkadetan, Guido Tarlatiren agintepean, hiriak beste loraldi bat izan zuen, baina 1384tik aurrera Florentziaren menpean egon zen. 1569tik 1859ra Toskanako Dukerri Handiaren parte izan zen eta 1861ean Italiako Erresuma sortu berrian sartu zen[2].

Bigarren Mundu Gerrak hondamen handia eragin zuen Arezzon. 855 biztanle hil ziren, bonbardaketek eraikinen %50 suntsitu zuten eta 10.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu ziren[2].

Auzoak [aldatu]

Hauek dira Arezzoko auzoak: Agazzi, Antria, Bagnoro, Battifolle, Ceciliano, Chiani, Chiassa Superiore, Cincelli, Frassineto, Gaville, Giovi, Gragnone, Il Matto, Indicatore, La Pace, Le Poggiola, Meliciano, Molinelli, Molin Nuovo, Monte Sopra Rondine, Montione, Mugliano, Olmo, Ottavo, Palazzo del Pero, Patrignone, Pomaio, Ponte a Chiani, Ponte alla Chiassa, Pieve a Quarto, Ponte Buriano, Poti, Pratantico, Puglia, Policiano, Quarata, Rigutino, Ripa di Olmo, Rondine, Ruscello, San Firenze, San Giuliano, San Leo, San Polo, Santa Firmina, Santa Maria alla Rassinata, Sant'Andrea a Pigli, San Zeno, Sargiano, Staggiano, Stoppe d'Arca, Tregozzano, Venere, Vitiano.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Arezzo)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 22.0 24.4 27.0 30.4 35.2 40.3 39.2 34.4 30.0 22.6 18.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 10.7 14.0 16.8 22.3 26.1 30.0 30.2 25.4 19.4 13.1 9.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.5 5.6 8.1 10.7 15.4 18.9 22.0 22.1 18.2 13.5 8.2 5.2 12.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) -20.2 -20.0 -8.7 -4.0 -0.5 3.6 4.8 5.8 0.5 -3.2 -8.0 -15.0 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 0.5 2.2 4.7 8.5 11.6 13.9 14.1 11.1 7.6 3.3 1.0 6.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.6 51.3 58.7 75.5 72.8 56.9 41.2 44.7 81.1 95.5 106.6 70.6 801.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.9 6.8 6.9 9.4 9.0 6.9 3.8 4.8 6.6 8.3 9.0 7.6 86
Iturria: Servizio Meteorologico [3]


Interes handiko lekuak [aldatu]

Santa Maria della Pieve eliza

Arezzoko leku interesgarrienetako batzuk Santa Maria della Pieve eliza erromanikoa, San Donato katedral gotikoa, San Frantzisko Basilika (barnean Piero della Francescaren Gurutzearen Kondaira margolana duena), Vasarik eraberritutako Plaza nagusia (Piazza Grande) eta Erdi Aroko beste monumentu batzuk dira.

Herritar ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Arezzo