Guillaume Dubois
Wikipedia(e)tik
Guillaume Dubois frantses kardinala eta politikaria izan zen (Brive-la-Gaillarde, 1656 - Versailles, 1723). Orleansko dukearen hezitzailea izan zen, eta haren aholkulari bihurtu zen erregeorde izendatu zutenean. Geroago, Kanpo Arazoetarako ministro-idazkari izendatu zuten (1718). 1717an, Hirutariko Aliantza izenpetu zuen Ingalaterrarekin eta Holandarekin, Espainiari aurre egiteko. 1721ean, kardinal-kargua eskuratu zuen, eta, handik urtebetera, lehen ministro izendatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.