Guillaume Gouffier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guillaume Gouffier
Guillaume Gouffier
Jean Cloueten erretratua, c. 1516
Datu pertsonalak
Ezizena Bonniveteko jauna
Jaio 1488
(Frantzia)
Hil 1525eko otsailaren 24a
Pavia (Italia)

Guillaume Gouffier (1488-1525eko otsailaren 24a), Bonniveteko jauna, frantziar almirantea izan zen.

Artus Gouffier, Boisyko jauna, anai nagusia zuen. Hau Frantzisko I.a Frantziakoaren tutorea zenez, biak elkarrekin heziak izan ziren. 1507an Genoako setioan eta 1513an Éperonsko guduan parte hartu zuen. Frantzisko errege bilakatu zenean, begikoen bat izan zen eta baita erregearen aholkularia. 1515ean Frantziako almirante izendatu zuten. 1519ko hautaketan Frantziskoren alde dirutza gastatu zuen hau Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore hautatu zezatela. Tamalez, ez zuen lortu azkenean Karlos I.a Espainiakoa hautatu baitzuten.

1521ean Nafarroako Erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakera parte hartu zuen eta urriaren hasieran Hondarribia konkistatu zuen.

Karlos Borboikoa etsai nagusia izan zuen.

1523an Bonnivetek Odet Foixkoa ordezkatu zuen, Italiako armadaren buru eta Milanerria eraso zuen. Hala ere, espainiarrek menderatua izan zen eta ihes egitean Pierre Terrail galdu zuen. Hurrengo urtean, Frantzisko eraman zuen Italiara eta Paviako guduaren hondamendian hil zen.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.