Gustavo Rojas Pinilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustavo Rojas Pinilla
Gustavo Rojas Pinilla

1953ko ekainak 13 – 1957ko maiatzak 10
Aurrekoa Laureano Gómez
Roberto Urdaneta (jarduneko)
Ondorengoa Junta militarra

Jaiotza 1900eko martxoak 12
Tunja, Boyacá,  Kolonbia
Heriotza 1975eko urtarrilak 17
Melgar, Tolima,  Kolonbia
Ezkontidea Carola Correa Londoño
Seme-alabak Gustavo, María Eugenia
Lanbidea Militarra
Erlijioa Katolikoa

Gustavo Rojas Pinilla ( Tunja, Boyacá, 1900eko martxoak 12 - Melgar, Tolima, 1975eko urtarrilak 17) kolonbiar militar eta politikaria izan zen. Estatu kolpe bat eman ostean, 1953-1957 bitartean Kolonbiako presidentea izan zen. XX. mendean herrialde horretako diktadore bakarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademia Militarrean ikasketak egin ondoren ingeniaritzakoak egin zituen. Postako ministro zen 1949an, Estatu Nagusiko buruzagi 1950ean eta Armadako komandante nagusi 1951n.

Laureano Gómez lehendakariaren aurkako estatu-kolpearen buruzagi izan zen 1953an, eta bere burua lehendakari izendatu zuen. 1957. urtean burgesiak bultzatutako estatu-kolpe bati aurre egin behar izan zion, eta azkenik Espainiara erbesteratu behar izan zuen.

1958. urtean itzuli zen, baina kargu guztiak galdu zituen, 1963an itzuli zitzaizkion arte. 1965ean ANAPO alderdia sortu zuen, eta Kolonbiako lehendakaritza betetzeko hauteskundeetara aurkeztu zen kristau sozialistekin bat eginik, baina ez zuen lortu garaipena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo Rojas Pinilla Aldatu lotura Wikidatan