Guy Fawkes
colspan="3" align="center"
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Guy Fawkes | |
| Ezizena | Guido Fawkes John Johnson |
|
| Jaio | 1570eko apirilaren 13 | |
| Hil | 1606ko urtarrilaren 31a | |
| Sinadura | ||
Guy Fawkes (1570eko apirilaren 13, York - 1606ko urtarrilaren 31a, Westminster, Londres) ingeles azpikari katoliko bat izan zen. Guido Fawkes ezizenez ezaguna ere bada, Herbeheretan Espainiako Armadaren alde borrokatzen ari zelarik bereganatutako ezizena izan baitzen.
1605. urteko Bolboraren Konspirazioaren antolatzailea izateagatik ezaguna da. Konspirazio honek porrot egin eta Fawkes preso hartu zuten, hurrengo egunetan galdeketatua eta torturatua izan zelarik. 1606ko urtarrilaren 31an urkatu egin zuten.
Usadioa [aldatu]
Ingalaterran urtero azaroaren 5ean Guy Fawkes Night, Guy Fawkes Day, Plot Nigh, Plot Night edo Bonfire Night delakoa ospatu ohi da, bertan Guy Fawkesen panpinak sutan erre ohi direlarik.
Bitxikeriak [aldatu]
- Guy Fawkes azpikaria Alan Moore eta David Lloydek sortutako "V" komikiaren pertsonaia nagusia sortzeko oinarri nagusia izan zen, baita ondorengo V for Vendetta filmarako ere.
- Fallout 3 bideojoko pertsonaietako bat Guy Fawkesen oinarritua dago.
- Interneteko zentsura eta politika transparentziaren aldeko borroka aldarrikatzen duen Anonymous taldeak Guy Fawkesen mozorroa ikurtzat erabili ohi du.
Iruditegia [aldatu]
-
Guy Fawkes azpikaria Jakue I.aren aurrean.