Haakon VII.a Norvegiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haakon VII.a Norvegiakoa
Haakon VII.a Norvegiakoa

1905eko azaroaren 18a – 1957ko irailaren 21a
Aurrekoa Oskar II.a Suediakoa
Ondorengoa Olav V.a Norvegiakoa

Jaiotza 1872ko abuztuaren 3a
Charlottenlund jauregia,
Kopenhagetik hurbil,
DanimarkaDanimarka
Heriotza 1957ko irailaren 21a
Osloko Errege Jauregia, Oslo
NorvegiaNorvegia
Ezkontidea Maud Galeskoa
Seme-alabak Olaf V.a Norvegiakoa
Egoitza Osloko Errege Jauregia

Haakon VII.a Norvegiakoa, jaiotze izenez Christian Frederik Carl Georg Valdemar Axel (1872ko abuztuaren 3a, Charlottenlund jauregia, Kopenhagetik hurbil - 1957ko irailaren 21a, Osloko Errege Jauregia, Oslo) 1905eko azaroaren 18tik 1957ko irailaren 21ra Norvegiako errege izan zen. Horretaz gain, jaiotzez Danimarka eta Islandiako printzea ere bazen.

500 urte igaro eta Norvegiak bere independentzia berreskuratu arte ezin izan zen erregerik hautatu ahal izan, independentzia lortu ondoren norvegiarrek ordurarte Danimarka eta Islandiako printzea zen Carl hautatu eta Haakon VII.a Norvegiakoa izenez izendatu zuten. Hortaz, Haakon VII.a Norvegiako aro modernoko lehenbiziko erregea izan zen.

Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek Norvegia okupatzean, Haakon VII.a Norvegiaren burujabetasuna eta demokraziaren alde egiteagatik nabarmendu zen. Hortaz, Norvegia okupatuan naziek ezarritako gobernuarekiko pareleloa zen beste norvegiar gobernu bat eratu zuen, lehenbiziko Norvegiaren iparraldean eta ondoren Ingalaterran. Honela erresistentziaren ikur bilakatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haakon VII.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Oskar II.a Suediakoa
Royal Arms of Norway.svg
Norvegiako erregea

1905eko azaroaren 18 - 1957ko irailaren 21a
Ondorengoa
Olav V.a Norvegiakoa