Harriet Taylor Mill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harriet Taylor Mill

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHarriet Hardy
JaiotzaLondres1807ko urriaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaAvignon1858ko azaroaren 3a (51 urte)
Hobiratze lekuaCimetière Saint-Véran (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)John Stuart Mill
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, poeta, idazlea, ekonomialaria eta sufragista

Find a Grave: 8554746 Edit the value on Wikidata

Harriet Taylor Mill (Londres, 1807ko urriaren 8a - Avignon, 1858ko azaroaren 3a) idazle eta filosofa inglesa izan zen. Bere idatziak The complete work of Harriet Taylor Mill (1998) -en aurki daitezke. Bere bigarren senarra John Stuart Mill[1] izan zen, XIX. mendeko pentsalari nagusietako bat.

Biografia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Taylor-en erretratu bat

Harriet Hardy 1807an Walworth-en jaio zen, Londres hegoaldean. Bere gurasoak Harriet eta Thomas Hardy izan ziren. Harriet etxean hezia izan zen eta poesia idazteko interesa berehala piztu zitzaion.

Harriet unitarismoaren etxe batean hezi zen; 1826an John Taylorrekin ezkondu zen eta 19 urterekin bi seme eta alaba bat izan zituen: Herbert, Algernon eta Helen (gerora feminista ospetsua izan zena).

1831an John Stuart Mill ezagutu zuen. William Johnson Fox teologoak, Harriet-eko kongregazio unitaristaren liderrak, tertulia liberal eta feminista bat aurkezten zuena bere etxean. John Taylorrek Mill afaltzera gonbidatu zuen bere emazteak emakumeen eskubideetan zuen interesagatik. Taylorrek poesia idazteaz gain, jadanik erreforma sozialean interesa zuen. Mill ezagutu zuen unean, Harriet emakumeen eskubideei, etikari, tolerantziari eta ezkontzari buruzko artikuluak idazten hasi zen.

1833an, Harrietek John Taylorren etxetik kanpo bizi izan zen. 1849an John minbiziak jota hil zen, eta Harriet 1852an John Stuart Mill utilitarismoaren filosofoarekin ezkondu zen[2], harengan eragin iraunkorra izanez, batez ere bere ideia feministetan.

Idazle lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrietek hainbat saiakera idatzi zituen, baina gutxi argitaratu ziren bizirik zegolarik, horietako asko ez zeudelako argitaratzera bideratutak, gehienak, hil ondoren argitaratu ziren. Adibidez, Ezkontzari buruzko saiakera (1834) Milli-ri bakarrik zuzenduta zegoen. Hasieran, poemak, berrikuspenak eta artikuluak argitaratu zituen "Society for the Diffusion of Useful Knowledge" (SDUK) erakundearentzat, 1830eko hamarkadan. Urte haietan ere idatzi zuen genero-indarkeriari buruz. Baina bere lanik esanguratsuenak The enfrashisement of women, On liberty eta On the probable futurity of the working classes izan ziren.

On the probable futurity of the working classes (1848)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehena Principles of policical economy[3] izan zen, langile klaseen etorkizun posibleari buruzkoa. Kapitulu honetan argudiatzen denez, langile-klaseak moral eta aurrerapen intelektual nahikoa egin duenean, kideek uko egingo diote denbora gehiagorako soldata hutsekin konformatzeari. Aldiz, langileek irabazietan eta enpresen jabetzan duten partaidetza azpimarratuko dute. Saint-Simon, Fourier, Blanc eta Owen bezalako komunitate sozialista eta komunistekin ere esperimentatuz.

On liberty (1859)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

On liberty[3], norbanakoaren askatasunaren defentsa ospetsua, Taylor Mill hil eta urtebetera argitaratu zena. Saiakera horren zati bat aipatu da jada, eta, bertan esaten denez, "urte askoan idatzi dudan guztia bezala, berari eta niri dagokigu", eta bere autobiografian Mill-ek Taylor Millen papera azaltzen du saiakeraren ekoizpenean.

The enfrashisement of women (1951)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrieten lan nagusia, The enfrashiment of women[3], Westminster Review-en argitaratu zen 1851ean, John Stuart Millek sinatu zuen arren. Bertan, emakumeek gizonen lan berberak eskura ditzaten eta emakumeak eta gizonak "esfera bananduetan" bizi ez daitezen sustatzen da. Gainera, generoen arteko desberdintasunen edo auzitegiek, ozta-ozta zigortzen dituzten senar-emazteen basakerien aurka protesta egiteko, zuzendariari bidalitako gutunak biderkatu zituen.

Feminismoa[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzan, ezkontzan eta legearen aurrean gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna ezartzeko nahia da bere lanaren buru. Bere ideiek eragin handia izan zuten John Stuart Millen feminismoan baina Harrieten ideiak bere bigarren senarrarenak baino erradikalagoak ziren eta sozialismora hurbildu zen.

Biek aztertu zuten emakumeen hezkuntza alderdi positibo gisa[5] ezagutzara, profesionalizaziora eta lan-merkatura iristeko bidean. Era berean, uste zuten emakumeen berezko bokazioa ez zela ezkontza eta amatasuna bakarrik. Garaian, bikote-harremanak ulertzeko modu berriak ekarri zituzten, emakumearen aitorpenean kalterik egon gabe, eta aitorpen hori gizonen berdina izatea legeen aurreko eskubideei dagokienez.

Hil ondoren[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Taylorrek eta John Stuart Millek tuberkulosia jasan zuten, eta Frantzian zeuden bitartean, bere gaiztakeriarako tratamendu baten bila, 1858an hil zen. John S. Millek hilerritik gertu zegoen etxe bat erosi zuen, eta han, Helen Taylorrekin, denboraldi luzeak eman zituen.

Mill eta Taylorrek ez zuten inoiz elkarrekin lan egin Subjection of women obran. Helenek[6], Harrieten alabak, lagundu zion Milli liburua amaitzen, biek batera bost urte inguru eman zituzten lanean. Horrela, Helen emakumezkoen sufragioaren ekintzaile bihurtu zen, zenbait kanpaina burutuz. Helen Taylorrek ere parte hartu zuen emakumeei tokiko gobernuetan parte hartzen uzteko antolatu ziren manifestazioetan.

John Stuart Mill eta Helen Taylor

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) John Stuart Mill. 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Gaztelaniaz) «La teoría utilitarista de John Stuart Mill» psicologiaymente.com 2017-07-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. a b c Miller, Dale E.. (2019). Zalta, Edward N. ed. «Harriet Taylor Mill» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. (Gaztelaniaz) Espina, Alvaro. (1989-09-08). «La sujeción de la mujer, ¿un arcaísmo?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. a b (Gaztelaniaz) Helen Taylor (feminista). 2020-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. Hernández, Publicado por Hortensia. Harriet Taylor defensora de los derechos de las mujeres. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).