Hashemi Rafsanjani
Akbar Hashemi Rafsanjani (Rafsanjan, Kirman, Iran, 1934) erlijio-gizona eta politikaria da.
Qom hiri santuko eskola musulmanetan egin zituen ikasketak, eta Khomeiniren ikasle izan zen 1950etik aurrera. Khomeiniren ordezkaria izan zen Iranen, hura erbestean bizi izan zen bitartean (1964), eta aiatola izendatu zuen bere burua. Shahren aurkako iraultzaren ondoren, Iraultzako kontseiluko kide izan zen (1979), eta Irango Islam Alderdi Errepublikarraren sortzaileetako bat. Irango legebiltzarreko lehendakari izan zen 1980tik 1989ra bitartean, armadako buruzagi nagusi 1988tik 1989ra, eta konstituzioa berrikusteko batzordeko lehendakariorde 1989an. Khomeini hil zenean, errepublikako lehendakari hautatu zuten (1989-1997). Kanpo politikan Khomeinirena baino politika neurtuagoa bideratu zuen Rafsanjanik, eta ez zen sartu Pertsiako golkoko gerran (1990-1991). 2007an, Aditu Batzordearen Lehendakari izendatu zuten (batzorde horrek aukeratzen du Irango buruzagi gorena). Baina 2011n, Mohamed Reza Mahdaví Kaní kontserbadoreagoa aukeratu zuten postu horretarako Rafsanjaniren ordez.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.