Hegoaldeko Aral itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aral itsasoak 2008ko urrian zuen itxura erakusten duen satelite bidezko irudia.

Hegoaldeko Aral itsasoa antzinako Aral itsasoaren lehortzearen ondorioz geratutako iparraldeko zatiari deitzeko erabilitako izena da. Itsasoak 13.000 kilometro koadroko azalera dauka, eta gehienezkoa 45 metrokoa da itsasoaren mendebaldeko aldean.

Itsasoa 1987an sortu zen, nekazaritzarako desbideratutako ibaien ur-emaria Aral itsasoaren pixkanakako lehortzea eragin eta urteetako uren jaitsiera zela eta. Kazakhstanen lurretan dagoen Iparraldeko Aral itsasoarekin gertatu ez bezala, hegoaldeko zatia Uzbekistanen dago, eta nekazaritzak herrialdean duen garrantzia dela eta, gaur egun itsasoa eraba utzirik dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an hegoaldeko itsasoa bi zati nagusi zituen, mendebaldekoa eta ekialdekoa. Mendebaldeko zatia, Aral itsasoak sakonera handien zuen guneak osatzen du, gehienezko sakonera 50 metrokoa zen 2006an. Ekialdeko zatia bestalde, sakonera txikiagokoa zen 3-4 metro baino ez.

2009ko udan ekialdeko zatia erabat lehortu zen eta gaur egun Hegoaldeko Aral itsasoa, mendebaldeko zatira mugatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoaldeko Aral itsasoa Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Uzbekistan
Artikulu hau Uzbekistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.