Amu Daria
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | ||||||
| Luzera | 2.540 km | |||||
| Arroa | 534.739 km² | |||||
| Emaria | 1.400 m³/s | |||||
| Iturburua | Pamir goi-ordokia | |||||
| Ibai ahoa | Aral itsasoa | |||||
Amu Daria[1] (tajikeraz Омударё or дарёи Ому; persieraz آمودریا; uzbekeraz Amudaryo) Erdialdeko Asiako ibai nagusienetako bat da.
Bere iturria Pamir goi-ordokian dago eta, behin Vakhsh eta Panj ibaiak lotuta, Afganistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan arteko muga egiten du. Bere ahoa Aral itsasoan dago behin 2.540 km egina.
Antzinako Grezian Oxus zuen izena eta Alexandro Handia bere kanpainetan zeharkatu zuen. Erdi Aroan Jayhoun (جيحون) zuen izena, Paradisuko lau ibaietako baten izena, bertokoek horrela diote egun, baina gaur egungo izena Āmul hiritik, egungo Türkmenabat, datorkio.
Ibai nabigagarria da 1450 kilometroetan zehar. Sir Daria bezala, historian zehar, bere urak Aral itsasora (hegoaldetik), Kaspiar itsasora (ekialdetik) edo bietara joan dira.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10