Hegoaldeko Irlanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoaldeko Irlanda
irlanderaz: Deisceart Éirean
ingelesez: Southern Ireland
1921 – 1922
Erresuma Batuko zati
Irlandako Errepublikarekin gatazkan
Hegoaldeko Irlanda bandera

Hegoaldeko Irlanda armarria

Hegoaldeko Irlanda (1921-1922)
Geografia
HiriburuaDublin
Historia
Aurrekoa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Ondorengoa
Irlandako Estatu Askea

Hegoaldeko Irlanda, irlanderaz: Deisceart Éirean eta ingelesez: Southern Ireland, 1920ko Irlandako Gobernu Legearen pean Irlanda bitan banatutako zatietako bat izan zen. Uharteko 32 konderrietako 26ek osatu zuten, gainontzeko ipar-ekialdeko 6ek Ipar Irlanda osatuz. Hegoaldeko Irlandan Donegal konderria ere sartu zen, Ulster probintziako konderri handiena eta Irlandako iparraldekoena.

Halere, irlandar errepublikarrek Ipar Irlandaren kasuan bezala ez zuten inoiz onartu izan eta garai berean haiek aldarrikatutako Irlandar Errepublikarekin zilegitasun lehia izan zuen.

1921eko maiatzaren 3an sortu zen, Erresuma Batuko zati bezala, eta 1922ko abenduaren 6an desegin zen, Anglo-Irlandar Gerraren amaiera eta Anglo-irlandar Itunaren ondorioz Hegoaldeko Irlandako lurraldea Irlandako Estatu Askea izatera pasatu baitzen.