Helmand ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Helmand ibaia
هیرمند (persieraz)
AfghanistanHelmandKajakaiDamm.jpg
Kajakaiko presa, Helmand ibaian
Kokapena Afganistan
Luzera 1.150 km
Arroa 192.718 km²
Emaria 183 m³/s
Iturburua Hindu Kush
Ibai ahoa Sistango sakonune endorreikoa
Helmandrivermap.png

Helmand ibaia (Helmund, Himand eta Hirmand ere deitua, persieraz: هیرمند, latinez: Erymandrus) Afganistango ibairik luzeena da.150 kilometroko luzera du eta 192.718 km²-ko arroa.

Helmand ibaia Hindu Kusheko Koh-e-Paghman mendietan sortzen da, Afganistango Wardak probintzian, Kabuldik 80 km mendebaldera. Goi ibilbideean Koh-i-Baba mendietatik datozen errekak hartzen ditu. Aurrerago eskualde menditsu eta elkorrak igarotzen ditu hegomendebaldeko norabidean. Lachkar Gah herritik hurbil ibaiadar handiena, Arghandab ibaia, elkartzen zaio. Beheko aldean Dasht-e-Margoh eta Rigestango basamortuak bereizten ditu. Azkenik Sistango sakonune endorreikoan isurtzen da, Afganistan eta Iranen arteko mugan, Hamun-e Helmand aintzira sortuz.

1952an, Helmand probintzian, Kajakaiko presa eraiki zen. Urtegiak 107 km²-ko azalera du, eta ura ureztatzeko eta argindarra produzitzeko erabiltzen da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak