Sakonune endorreiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sakonune endorreikoa (grezierazko ἔνδον, éndon, "barne" + ῥεῖν, rheîn, "isuri") uraren azaleko irteerarik ez duen haran itxia da. Poljéen kasuan ez bezala, ez dira urperatzen eta tamaina txikiagokoak izan daitezke. Sakonune endorreiko batera isurtzen diren ibaiek ez dute azaleko irteerarik, eta beraz, sarbegietan behera joaten dira lurpeko ibaiekin elkartuz.

Sakonune endorreikoak paisaia karstikoaren parte dira, kareharriz osaturik baitaude.

Arro hidrologiko oso bateko ibaiak ez badira itsasoratzen, batik bat, aintziraratzen baitira, arro endorreiko bat osatzen dute.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako Aizarna auzoa (Zestoa), haran endorreiko batean kokatua dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sakonune endorreiko Aldatu lotura Wikidatan


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.