Hendrik Terbrugghen
Wikipedia(e)tik
Hendrik Terbrugghen (Deventer, Herbehereak, 1588 - Utrecht, Herbehereak, 1629) margolaria izan zen, Bloemaerten ikaslea. 1604-1614 bitartean Italian bizi izan zen. 1614. urtean Herbeheretara itzuli zen, eta Utrechten hartu zuen bizilekua. Caravaggio italiar pintorearen jarraitzailerik handiena izan zen, eta haren eragina nabaria da Terbrugghenen pinturetan (Tomas santuaren sinesgabekeria, San Mateoren bokazioa, Jokalariak), aukeratzen dituen gaietan, eta argia eta koloreak lantzeko eran batez ere. Haren pinturak Londres, Oxford, Edinburgh, Utrecht, Amsterdam, Viena eta New Yorkeko museoetan daude ikusgai, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.