Henri Alekan
Wikipedia(e)tik
Henri Alekan frantses kamera-operadoreburua izan zen (Paris, 1909 - 2001). Zuri-beltzezko argazki bikain eta zehatza da Alekanen agindupean filmatutako pelikulen ezaugarri nagusia: Trenbideko gudua (1946), Ederra eta Piztia, Juliette edo ametsen giltza (1951), Gauzen egoera (1982), Desioaren hegalak (1987). Arteari buruzko dokumentalak ere egin zituen: Rodinen infernua (1958).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.