Henri Pélissier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri Pélissier

Henri Pélissier (1889ko urtarrilak 11-1935eko maiatzak 1) txirrindulari frantziar bat izan zen, 1923ko Frantziako Tourra irabazi zuena. Bere karreran zehar lortutako 29 garaipenez gain, Frantziako Tourraren sortzailea izan zen Henri Desgrangekin izan zuen lehi luzeagatik ezaguna izan zen, baita txirrindulariek probaren lehen edizioetan jasan behar zituzten baldintza gogorren ondorioz eginiko protestengatik ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pélissierrek beste hiru anaia zituen, hauek ere, bera bezala, txirrindulari profesionalak izan zirenak. Henri Pélissier profesional bezala 1911n korritzen hasi zen, eta garaipen garrantzitsuak lortu zituen Lehen Mundu Gerraren aurretik, Milan-San Remo 1912an eta hiru etapa 1914ko Frantziako Tourrean horien artean.

Gerra Handiaren ondoren lehiatzen jarraitu zuen, Paris-Roubaix eta Bordele-Paris irabaziz 1919an eta Frantziako Tourrean izena emanez hurrengo bost urteetan. 1921eko Paris-Roubaix baino lehen, Henrik eta bere anaia Francisek euren babesleari txirrindulariek ohi kobratzen zuten miseria baino soldata handiago bat exigitu zioten. Euren eskaera ez zen onartua izan eta lasterketan txirrindulari independente bezala izen ematea aukeratu zuten, talde baten babesik eta finantzaziorik gabe. Desgrangek bere egunkaria zen l'Auton sekula gehiago ez zirela agertuko agindu zuen, soilik esandakoa jateko Henri garaile izandakoan. 1923 hasieran beste gatazka baten ondoren, Desgrangek "Pélissierrek sekula ez du Tourra irabaziko. Ez daki sufritzen" idatzi zuen. Pélissierrek, orduan, urte horretako Tourra irabazi zuen. Hurrengo urtean, Tourretik erretiratu zen justifikatu gabetzat jotzen zuen zigor baten ondorioz. Elkarrizketa batean, Tourraren baldintzengatik kexatu zen berriz "piztiak zirku batean bezala tratatzen gaituzte" esanez. Albert Londres kazetariak "errepideko presoak" izena sortu zuen, ordutik txirrindulariei eman zaiena.

Pélissier izaera bizikoa eta polemikoa izateagatik zen ezaguna, sarri taldekideak eta pelotoiko beste txirrindulari batzuk xaxatuz. 1928an erretiratu ondoren, bere izaera lehiakorrak bere bizitza endekapen azkar batera eraman zuen. 1933an, bere emazte Léonie desesperatu egin zen Henrirekin zuen elkarbizitzaren ondorioz, eta bere buruari tiro bat emanez suizidatu zen. Bi urte beranduago, bere neskalagun berria zen Camille Tharaultek Pélissier arma berarekin hil zuen honek Camillei eztabaida batean labankada bat eman ondoren.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911

1912

1913

1919

1920

1921

1922

1923

1924


Aurrekoa
Firmin Lambot
Frantziako Tourraren irabazlea
1923
Ondorengoa
Ottavio Bottecchia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Pélissier Aldatu lotura Wikidatan