Hermann von Fehling
Wikipedia(e)tik
Hermann Christian von Fehling (Lübeck, Alemania, 1812 - Stuttgart, Alemania, 1885) alemaniar kimikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Stuttgarteko eskola politeknikoan egin zituen ikasketak. Becquerelen eta Barreswillen metodoari buruzko ikerketak egin zituen, eta azukreak bereizteko bere izena duen metodoa asmatu zuen: "Fehlingen erreakzioa", gernuan glukosarik baden ala ez jakiteko egiten den analisia; sodio-potasiozko tartratoz eta kobre sulfatoz osatutako erreaktiboaz egiten da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.