Hiltzeko debekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mapa honetan hiltzea ilegala den edo izan den zenbait toki agertzen da; baita ere heriotza ilegalizatzeko saiakerak eman diren tokiak.

Hiltzeko debekua historikoki arrazoi desberdinen ondorioz eman den gertaera soziala da. Arrazoi horiek desberdinak izan daitezke: erlijiosoak, politikoak, satirikoak... Toki horietan, normalean, lege edo arau bat sortzen da debekua zonalde, hiri edo etxe batean ezartzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delos uhartea antzinako greziarrentzat inguru sakratua zen eta uhartea garbia mantentzeko neurri desberdinak hartu zuten, horrela jainkoei otoitz egiteko leku segurua izaten jarraituko lukeela. Antza, neurria, K.a. V. mendean hartu zen. K.a. VI. mendean Pisistrato, Atenasko tirano ospetsua izan zen tenplu inguruko hilobi guztiak kentzeko agindua eman zuena. V. mendean Delfosko orakuluak uharte osotik gorputz guztiak kentzeko agindua eman zuen eta hiltzeko edo jaiotzeko debekuak ezarri zituen.

Itsukushima uhartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko antzeko egoera da Japoniako uharte honena. Sintoismoarentzat garbitasunak garrantzi handia du eta uharte sakratu hau garbia mantentzeko heriotza urruntzeko saiakera guztiak egin dituzte. 1555an Miyajimaren borroka bakarra eman zen uharte horretan eta irabazleek den-dena garbitu zuten: hildako guztiak kontinentera eraman zituzten, eraikuntzak garbitu zituzten eta lurra bera ere aldatu zuten. Gaur egun hiltzeko eta jaiotzeko debekua mantentzen da.[1] Gaur egun uharte Gizateriaren ondarea da.

Debeku politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluziako Lanjarón herrian 1999an hiltzea debekatu egin zen arrazoi politiko-urbanistiko batengatik [2] Erabakia alkatearena izan zen. Herriak hilerri berria behar zuen baina gobernuak ez zuen erabaki hori hartzen; presio moduan alkateak aipatutako erabakia hartu zuen. Frantzian ere antzeko gertaerak eman dira gutxienez bi herrietan: Le Lavandoun, 2000. urtean,[3] eta Cugnauxen, 2007. urtean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]