Hipopotamo

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Hippopotamus
Hippopotamus amphibius
Hippopotamus amphibius
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Artiodaktiloa
Familia: Hipopotamidoa
Generoa: Hippopotamus
Espeziea: Bakarra bizirik

Hipopotamo (Hippopotamus) generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordeneko ugaztun handia da. Izena greziarretik dator (‘ιπποπόταμος - hippopotamos, hippos "zaldia" eta potamos "ibaia").

Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Uretan taldean egoten badira ere, belarra jatean bakarka ibiltzen dira.

4,5 metrorainoko luzera izan dezakete eta 1.500etik 1.800 kg-ra bitartean (arrak) edo 1.300dik 1.500 kg-ra bitartean (emeak) pisa ditzakete. Gaur egun espezie bakarra dago 5 azpiespezierekin. Hainbat kide desagertuak dira jada.

[aldatu] Ikus, gainera