Hohenstaufen dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hohenstaufen familia» orritik birbideratua)
Hohenstaufen leinuaren armarria.

Hohenstaufen Alemaniako dinastia inperiala izan zen, 1138tik 1254ra Germaniako Erromatar Inperio Santuko buruak eman zituena.

Leinuaren izena Henrike IV.arengandik Suabiako dukerria jasoa zuen Frederiko Zaharrak 1080 inguruan eraikitako gaztelutik dator. Guelfoen aurkako gatazkan gibelinoen alderdia osatu zuten (Hohenstaufendarrak Waiblingengo jaunak baitziren). Hohenstaufen familiako enperadoreak Konrado III.a (1138-1152), Frederiko I.a Bizargorria (1152-1190), Henrike VI.a (1191-1197), Frederiko II.a (1220-1250) eta Konrado IV.a (1250-1254) izan ziren.

Guelfoen eta aita santuen aurkako borroka etengabeengatik Hohenstaufen etxea ahulduz joan zen. Azken Hohenstaufendarra, Konrado V.a edo Konradino, Konrado IV.aren semea, Anjouko Karlosek preso hartu eta hilarazi zuen (1268).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]