Konrado III.a Alemaniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konrado III.a

Konrado III.a (1093 - 1152ko otsailaren 15a, Bamberg), Hohenstaufen etxeko lehen ordezkaria. Frederiko I.aren (Suabiako dukea) eta Inesen semea (Henrike IV.aren alaba) .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konradok bere osabarengandik (Henrike V.a enperadorearengandik), jaso zuen Frankoniako dukerria 1115ean. Aitarengandik Suabiako dukerria heredatu zuen. 1138an Erromatarren errege koroarazi zuten. Guelfoei aurka egin zien, eta Bavieratik bota zituen.

Bohemian eta Polonian borrokatu zuen. 1147an, Luis VII.a Frantziakoarekin batera, Bigarren Gurutzadan parte hartu zuen.

Konrado III.a eta bere armada Hungarian.

1147an, Konradok Lur Santura bidaiatu zuen. Bidaian Hungariako Erresuma zeharkatu zuen, eta bere armadak triskantza handiak eragin zituzten. Hungariarek babes-erasoekin erantzun bazuten ere, Geza II.a Hungariakoak, erabaki zuen Konradorekin gatazkarik ez izatea.

Lehenago, Geza II.a Hungariakoaren arreba (Sofia Hungariakoa) Konrado III.aren Henrike semearekin ezkontzeko hitz emanda zegoen. Baina, 1140ko hamarkadan, bi erregeen arteko harremanek okerrera egin zuten, eta ezkon-hitzak ez zuen aurrera egin.

Bestalde, Konradok Hungaria utzi ondoren, Geza II.ak Luis VII.a Frantziakoari egin zion harrera, hau ere Bigarren Gurutzadara baitzihoan. Luis VII.aren egonaldian bi erregeen arteko harremanak oso onak izan ziren, eta arrazoi horregatik, errege frantsesa Geza II.aren semearen (Eztebe) aitaponteko izan zen.

Bigarren Gurutzadan parte hartuta eta Damaskoko kanpainaren porrotaren ondoren, Konrado III.a Germaniako Erromatar Inperio Santura itzuli zen, eta 1152an hil zen. Bere iloba Frederiko I.a izan bere oinordekoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konrado III.a Alemaniakoa Aldatu lotura Wikidatan