Hotsa eta ardaila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hotsa eta ardaila (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Sound and the Fury) William Faulkner estatubatuar idazlearen laugarren eleberria da. 1929an argitaratu zen.

James Joyceren "Ulyses" eleberriaren eragina nabarmena da. AEBetako hegoaldeko sendi baten gainbehera eta hondamena dira eleberriaren gaia. William Faulknerrek Compsondarren gorabeherak kontatzen ditu sendiko hiru kideren eta Dilsey neskame beltzaren bitartez.

[aldatu] Argumentua

Lehen zatian, erdieroa den Benjy anaia gazteena da narratzailea. Bigarrenean, Quentin bere anaia zaharrena, Harvarden bere burua hil baino lehen. Hirugarren zatia mutiletan bigarrena den Jasonek kontatzen du. Laugarren zatian narratzailea orojakilea da. Hala ere, azken zati honetan ikuspegi nagusia Dilsey neskame beltzarena da. Zati honi esker, besteetan agertzen diren pasarte batzuek zentzua hartzen dute. Badago beste pertsonaia nagusi bat, Candace (Caddy) arreba, zeina ez den narratzailea.

[aldatu] Euskaratuta

Faulknerren idazlanetatik euskaratu den bakarra da. Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen, 1992an, eta itzultzailea Maria Garikano izan zen.


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak