Huasteko hizkuntza
| Téenek hizkuntza edo huasteko Téenek |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Mexiko. | |
| Eskualdea: | Mesoamerika | |
| Hiztunak: | 174.000 [1] | |
| Hizkuntza familia: | Maia hizkuntzak | |
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | hizkuntza nazionala | |
| Erakunde araugilea: | ||
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | myn (colectivo) | |
| ISO 639-3: | hus
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Huasteko hizkuntza edo téenek maia hizkuntza bat da, haren familiako azkena. Mexikoko golfoaren iparraldean hitz egiten da, bereziki San Luis Potosí, Veracruz eta Tamaulipas estatuetan. 174.000 hiztun inguru ditu. Huastekoren ezaugarri berezienetariko bat maia geografiatik at egotea da, hau da, Mexiko hego-ekialdetik hurrutik. Horren ondorioz, agian, maiaen arteko hizkuntza desberdinena da. "Huasteko" izena nahuatl hizkuntzatik dator eta hortik espainierak jaso zuen.
Eduki-taula |
Dialektoak [aldatu]
Egun galduta dagoen Chicomuceltec hizkuntza familia berekoa zen. Gaur egun téenekek hiru dialekto ditu, bestetik:
- Mendebaldekoa edo Potosinoa — 48.000 hiztun, hiri hauetan: Aquismón, Huehuetlán, Tancanhuitz, Tanlajás, San Antonio, Tampamolón, Tanquian eta Tancuayalab, guztiak San Luis Potosí estatuan.
- Erdikoa (Veracruz) — 22.000 hiztun Veracruz estatuko Tempoal eta Tantoyuca hirietan.
- Ekialdekoa edo Otontepec — 12.000 hiztun Veracruz estatuko Chontla, Tantima, Tancoco, Chinampa, Naranjos, Amatlán eta Tamiahua hirietan.[2]
Hipotesiak [aldatu]
Huastekoren isolamendua justifikatzeko bi hipotesi planteatu dira:
- Lehen tartean baziren gaur egun desagertuta dauden beste maia hizkuntza, bereziki golfoaren kostaldean.
- Populazio isolatu hori maia lurraldetatik iparraldera eginiko migrazio baten ondorio da.
Ezaugarri batuzk [aldatu]
Beste maia hizkuntzak moduan huastekoak ergatiboaren erabilera du ezaugarri. Ergatibo horren bidez 1., 2. eta 3. pertsona markatu daiteke, baita ere numeroa (singularra edo plurala), denbora (ekintza burutua edo ez burutua)... Bestetik azentua markatzen duen hizkuntza da; normalean azentua azken bokal luzean erortzen da.
Bokalak [aldatu]
| Aurrekoa | Erdikoa | Atzekoa | |
|---|---|---|---|
| Itxia | i [i] ii [iː] | u [u] uu [uː] | |
| Erdikoa | e [e] ee [eː] | ä [ə] | o [o] oo [oː] |
| Irekia | a [a] aa [aː] |
Kontsonanteak [aldatu]
| Ezpainbikari | Horzkari | Albeolar | Sabaikari | Belar | Ezpain-belar | Glotal | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Herskariak | Gor | p [p] | t [t] | k [k] | kw [kʷ] | ’ [ʔ] | ||
| Eiektibo | tʼ [tʼ] | kʼ [kʼ] | kwʼ [kʼʷ] | |||||
| Ozen | b [b] | |||||||
| Frikariak | th [θ] | s [s] | x [ʃ] | j [h] | ||||
| Afrikariak | Gor | tz [t͡s] | ch [t͡ʃ] | |||||
| Eiektiboak | tzʼ [t͡sʼ] | chʼ [t͡ʃʼ] | ||||||
| Sudurkariak | m [m] | n [n] | ||||||
| Urkariak | l [l] | |||||||
| Dardakariak | r [r] | |||||||
| Erdibokalak | w [w] | y [j] | ||||||
Hiztegia [aldatu]
Zenbakiak [aldatu]
- 0 - p'opo, ou
- 1 - jun
- 2 - tsaab, chaaf
- 3 - oox
- 4 - tse', chee'
- 5 - bo'
- 6 - akak
- 7 - buk
- 8 - waxik
- 9 - beleju
- 10 - laju
- 11 - laju jun
- 12 - laju tsaab, laju chaaf
- 13 - laju oox
- 14 - laju tse', laju chee'
- 15 - laju bo'
- 16 - laju akak
- 17 - laju buk
- 18 - laju waxik
- 19 - laju beleju
- 20 - jun inik
- 30 - jun inik k'al laju
- 40 - tsaab inik
Hitz batzuk [aldatu]
- Agurra - nenek (eskuaz)
- Egun on - taj kanenek
- Arratsalde on - wakla neneck
- Ikusi arte - tai ku tzu ushin
- Bai - alwa itz
- Ez - ibvaa, yabaa
- Zenbat da? - jai is tam ¿jat'ua?
- Non dago? - jutá ti kuajat, ¿jonti kuajat?
- Eskerrik asko - kgack namal itz tam, jalbint'zis
- Ez dut ulertzen - yab uh eshbayal
- Ni huasteko mintzatzen naiz - naná in kau teének
- Ongi etorriak - alwa kixk hulich
- Noiz orduan? - jadal tam
- Gose naiz - in k'ahilich
- Banoa - nechich tam, nechich na
- Nola duzu izena? - ¿janta' bi?
- Gizona - hinick
- Emakumea - Husum
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.ethnologue.com/show_country.asp?name=MX
- ↑ Instituto Nacional de Estadística, Geografía, e Informática (INEGI). 2005. 2005 Mexikoko populazioaren errolda