Veracruz (Mexiko)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Veracruz (argipena)».

Veracruz
Estado Libre y Soberano de
Veracruz de Ignacio de la Llave

Veracruzeko bandera
Bandera
Veracruzeko armarria
Herrialdea MexikoMexiko
Hiriburua Xalapa
19°32′N 96°55′W / 19.533°N 96.917°W / 19.533; -96.917Koordenatuak: 19°32′N 96°55′W / 19.533°N 96.917°W / 19.533; -96.917
Eremua 71.820 km²
Biztanleria 7.270.413 (2009)
Dentsitatea 101,23 bizt/km²
Mapaveracruz.PNG
Gobernadorea Fidel Herrera Beltrán (PRI)
Diputatuak 21
Laburdura
ISO 3166-2
Ver.
MX-VER
www.veracruz.gob.mx


Veracruz (ofizialki Veracruz de Ignacio de la Llave) Mexikoko 31 estatuetako bat da, herrialde horretako erdi-ekialdean kokatua. Mugakide ditu iparraldean Tamaulipas, hegoaldean Oaxaca eta Chiapas, ekialdean Mexikoko Golkoa, hego-ekialdean Tabasco eta mendebaldean San Luis Potosi, Hidalgo eta Puebla. 71.820 km² ditu,[1] eta 2009an 7.270.413 biztanle zituen.[2] Mexikoko estaturik jendetsuena da. Hiriburua Xalapa da, nahiz eta hiri handiena Veracruz izan.

Olmeka kulturako buru erraldoiak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko golkoko kostaldeko ordokiak hartzen du lurralde gehiena, baina oso mendi garaiak ditu erdialdeko mendebaldean (Orizaba, 5.700 m). Klima tropikal hezea du (20-25 °C).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (azukre kanabera, arroza, artoa, fruitu arbolak, lekadunak, tabakoa, kafea, kotoia), abere hazkuntza, arrantza eta, batez ere, industria (petrolio findegiak, arrain kontserba, basogintza, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologia aztarnategiak daude (El Tajin).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean lurraldeko jatorrizko biztanleak —totonekak eta huastekakazteken mendean bizi ziren. Independentziako gerraren ondoren, 1824an, estatu bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. INEGI
  2. CONAPO
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veracruz (Mexiko) Aldatu lotura Wikidatan