Hudo
Wikipedia(e)tik
| Hudo | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Carnivora |
| Familia: | Mustelidae |
| Generoa: | Mustela |
| Espeziea: | Mustela putorius |
| Subspecies: | Mustela putorius furo |
Hudoa carnivora ordenako mustelidoen familiako ugaztun txikia da, ipurtatsaren aldaera albinoa (Mustela putorius furo).
Ezaugarriak [aldatu]
40 cm inguru luze izaten da. Ilea zuri horixka du, eta begiak gorriak. Oso animalia odolzalea da, baina hezteko erraza. Hezitakoa untxiak, erbiak eta arratoiak harrapatzeko erabiltzen da. Usoak, oiloak eta sugeak ere jaten ditu.
Jatorriz, Ipar Ameriketakoa dela uste dute naturalistek.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.