Hugo Grotius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Grotiusen erretratua.
De iure belli ac pacis (1625) liburuaren azala,

Hugo Grotius, baita Huig de Groot, Hugo Grocio edo Hugo de Groot ere (Delft, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1583ko apirilaren 10a - Rostock, Pomerania, 1645eko abuztuaren 28a) holandar legegizona eta diplomatikoa izan zen.

Biografia

Kartzelan sartu zuten Arminiusen (kalbinisten kontrako teologoa) jarraitzaile zelako. Frantziara ihes egin zuen, eta Suedian enbaxadore izendatu zuten.

Grotius izan zen nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea, De iure belli ac pacis (1625)[1] liburuari esker. Zuzenbide naturalaren sustraiak Jainkoarengan baino giza arrazoimenean jartzen ditu.[2] Obra horretan lege naturalak jokabide arauak ematen dituela baiesten du Grotiusek, bai nazioentzat, bai pertsonentzat. Bere ustez, giza arrazoimena gidari, gerraren zuzenbidea da zimendua zin-zinezko bakearen antolamendu juridikoa osatzeko. Erlijioari buruzko obrak ere idatzi zituen.

Erreferentziak eta oharrak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Grotius Aldatu lotura Wikidatan
  1. Liburuko zatiak euskaraz Andres Urrutiaren eskutik: Gerra eta bakearen zuzenbidea, Donostia: Jakin, 2005 ISBN 84-95234-25-4
  2. Urrutia, Andres: "Hugo Grotius (1583-1645), Zuzenbide naturalaren eta nazioartekoaren aitapontekoa" in Hugo Grotius, De iure belli ac pacis. Gerra eta bakearen zuzenbidea, Donostia: Jakin, 2005 ISBN 84-95234-25-4