Pomerania
- Artikulu hau Baltikoaren ondoko eskualde historikoari buruzkoa da; Poloniako eskualde administratiboa gaitzat duena beste hau da: Pomeraniako voivoderria
Pomerania[1] (polonieraz: Pomorze; alemanieraz: Pommern; kaxubieraz: Pòmòrze edo Pòmòrskô; latinez: Pomerania edo Pomorania) Iparraldeko Europako eskualde historikoa da, Baltikoko itsasertzera hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean. Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibaiaren mendebaldeko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena.
Lurralde laua da, ibai txikiez eta aintzirez betea, emankorra. Mendebaldeko Pomerania edo Pomerelia Brandenburgo eta Suediako estatuaren artean banatu zen (Suediakoa izan zen Rügen uhartea 1648 eta 1815 artean). Mendebaldeko Pomerania alemaniarren mende geratu zen. Ekialdekoa, aldiz, prusiarrek hartu zuten 1772. urtean baina poloniarren esku geratu zen 1919. urtean Versaillesko Itunari esker. Bigarren Mundu Gerra garaian Alemaniaren mende egon zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/7/18 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net