Hugo de Vries
Wikipedia(e)tik
Hugo de Vries Herbehereetako botanikaria (Haarlem, 1848 - Lunteren, 1935). Amsterdamgo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1878an, eta hogeita hamar urtez aritu zen kargu horretan. Landareen hazierari buruzko teoria berria proposatu zuen, mutazioaren fenomenoa frogatu zuen, eta teoria horren ikerketa metodikoak bideratu zituen 1886tik aurrera. Harena da Die Mutationstheorie (1901-1903, Mutazioen teoria) lan garrantzitsua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.