Iñigo Jones
Wikipedia(e)tik
Inigo Jones ingeles arkitektoa izan zen (Londres, 1573 - 1662). Italian egin zituen ikasketak Andrea Palladioren lanak eredutzat hartuz. Ben Johnson artistarekin elkarlanean, eta aldi berean, lehian aritzen zen nor izango ote gortekoen gustukoen. Jonesen eraginez sartu zen Palladioren estiloa, nazioarteko klasizismoa alegia, Ingalaterran. Berak sortutako estiloari jarraiki eraiki ziren garai hartako etxe aberats gehienak. Haren lan nagusiak Whitehalleko Banqueting House eta Greenwicheko Queen's House proiektua dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.