Whitehall jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Whitehall Jauregia, Hendrick Danckertsena, mendebaldetik ikusia. Itxurak itxura, margolan honek, jauregi konplexu bakar bat baino ez du erakusten. Banqueting House delakoa, ezkerraldean dago.

Whitehall Jauregia (Whitehall Palace ingelesez), errege ingelesek Londresen zuten egoitza nagusia izan zen 1530etik 1698 arte, azken urte honetan, sute batek suntsitu zuen arte. Horren aurretik, Europako jauregirik handiena bihurtu zen, 1500 gela baino gehiagorekin. Sutetik, Banqueting House delakoa salbatu zen, jaialdiak ospatzeko pentsatutako gunea, honen sabaia, Pieter Paul Rubensek apaindu zuelarik.

Jauregiaren izena, Whitehalletik dator, Britainiar Gobernuaren egungo gune administratiboa dena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Whitehall jauregia Aldatu lotura Wikidatan