Iñigo Ortiz de Retez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iñigo Ortiz de Retez (Lanteno, ? - ?, ?) XVI. mendeko arabar itsaslaria izan zen. Ozeano Barea zeharkatu zuen, Ginea Berriko melanesiar kostaldea esploratuz. Uharteari "Nueva Guinea" edo Ginea Berria izena eman zion.

1545eko ekainaren 13an, San Juan itsasontziaren kapitaina zela, Ekialdeko Indietako Tidore utzi eta Ginea Berriko iparraldeko kostaldetaraino ailegatu zen, Mamberamo ibaiaren bokaleraino hain zuzen ere[1].

Espainiar koroaren izenean uharteaz jabetu eta Nueva Guinea izena aukeratu zuen, bertokoek Afrikako gineatarren itxura zeukatelako[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Conde-Salazar Infiesta, L. (2009), Atlas de los Exploradores Españoles, Bartzelona: Editorial Planeta, S. A. y Sociedad Geográfica Española, 320. orrialdeak, ISBN 978-84-08-08683-3 .
  2.   BBC, Papua New Guinea profile, http://www.bbc.co.uk/news/world-asia-15593238 .


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.