Ginea (eskualdea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1736ko Mendebaldeko Afrikako mapa
Artikulu hau Afrikako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».

Ginea Afrikako eskualde historikoa da, Gineako golkoko kostaldeetan kokatuta. Hegoaldean baso tropikalak eta iparraldean Sahel ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrarekin merkatal-harremanak izateko Saharaz hegoaldeko Afrikako lehendabiziko eskualdeetako bat izan zen, bertan boli, urre eta esklaboak zeudelako. Biztanleria handia zuen eskualde honetan Afrikako inperio nagusienetariko batzuk sortu zituzten, hala nola Ghanako Inperioa edo Maliko Inperioa. Inperio hauek zirela eta, europarrei asko kostatu zitzaien eskualdea kolonizatzea eta XIX. mendera arte independentea izan zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren etimologia ezezaguna da. Euskarak portugesezko Guiné hitzetik hartu du, XV. mendean hauek bertara ailegatzeko lehendabiziko europarrak zirelako. Litekeena da hitza berbereek Senegal ibaiatik haratago bizi ziren beltzei deitzeko erabilia izatea.

Eskualdeko herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]