Iain Banks
Iain Banks (Dunfermline, Fife, Eskozia, 1954ko otsailaren 16a) eskoziar eleberrigilea da.
[aldatu] Biografia
Literatura ingelesa, filosofia eta psikologia ikasi zituen Stirlingeko Unibertsitatean. British Steel konpainiarentzat lanean ari zela idatzi zuen lehen nobela, eta oso kritika onak izan zituen: The Wasp Factory (1984). Gero, Londresera joan zen bizitzera eta eleberriak idazteari ekin zion, batzuk zientzia-fikziozkoak; horietan nabarmenena Consider Phlebas (1987) eleberria da, Banksen maisulantzat jotzen dena. Zientzia-fikziotik aldentzen direnen artean, The Crow Road (1992) polizia nobela gailentzen da.
1983-1993 bitartean, hainbat aldiz agertu zen Granta literatura-aldizkari ospetsuak argitaratutako eleberrigile britainiar onenen zerrendan, zientzia-fikzioa lantzen duten idazleen sailean.
Beste lan batzuk: A Song of Stone (1997), The Business (1999), Dead Air (2002), The Steep Approach to Garbadale (2007), Transition (2009), Look to Windward (2000), Matter (2008), Surface Detail (2010).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.