Idrissa Ouedraogo
Idrissa Ouedraogo (Banfora, Volta Garaia, 1954ko urtarrilaren 21a) Burkina Fasoko zinema-zuzendaria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Afrikako Zinemagintza Ikaskuntzetarako Institutuan egin zituen ikasketak, eta Parisa joan zen gero, ikasketak sakontzera. Frantzian telebistarako dokumental asko egin zuen hasieran, bere ikuste-estilo berezia leuntzeko balio izan ziotenak. Genero- eta narrazio-forma desberdinak saiatzea atsegin bazaio ere, bere film luzeen gai nagusia bidaia izaten da, hala bidaia fisikoa (herritik hirira, Samba Traore edo Kini & Adams filmetan bezala) nola metaforikoa (afrikarren barne-odisea tradizioan eta kulturan zehar, Tilai filmean bezala). Bere filmetako estetika preziosista eta Afrikaz ematen duen ikuspegi nostalgiko exotikoa direla eta, eztabaida handiak sortu dira Ouedraogoren ikuspegia gaitzesten dutenen (europartzat jotzen dutelako) eta defendatzen dutenen artean (miseriatik ateratzeko eta irudi eta hots perfektutasuna bilatzeko ahaleginagatik). Bere filmak nazioarteko jaialdi inportantenetan lehiatu dira, arrakasta handiz: Yaaba eta Talai filmek, adibidez, Kritikaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuten 1989. eta 1990. urteetan; Samba Traorek Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlinen, 1992an; eta Le Cri de Couerek, Veneziako Mostran parte hartu zuen, 1994an.
[aldatu] Filmografia
[aldatu] Film laburrak
- Pourquoi? (1981)
- Poko (1981)
- Les Écuelles (1983)
- Les Funérailles du Larle Naba (1984)
- Ouagadougou, Ouaga deux roues (1985)
- Issa le tisserand (1985)
- Obi (1991)
- Africa, mon Afrique (1994)
- Gorki (1994)
- Les Parias du cinemas (1997)
- Scenarios from the Sahel (2001)
[aldatu] Filmak
- Yam Daabo (1986)
- Yaaba (1989)
- Tilaï (1990)
- Samba Traoré (1993)
- The Heart's Cry (1994)
- Kini and Adams (1997)
- Anger of the Gods (2003)
- Kato Kato (2006)
[aldatu] Telesailak
- Entre l'arbre et l'ecorce (1999)
- Kadi Jolie (2001)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.