Ignacio Salas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Salas

Bizitza
JaiotzaBilbo1945eko abenduaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaTorrevieja2016ko urtarrilaren 13a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaRamón Salas
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Televisión Española
KidetzaEspainiako Telebistako Zientzia eta Arteen Akademia

Ignacio Salas Lamamié de Clairac (Bilbo, 1945eko abenduaren 18a - San Pedro del Pinatar, 2016ko urtarrilaren 13a) bizkaitar kazetaria izan zen. Televisión Españolan izan zen aurkezle eta, 2000tik 2006ra telebista horretako Zientzia eta Arteen Akademiaren lehendakari izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ignacio Salas Lamamié de Clairac Bilbon jaio zen 1945eko abenduaren 18an. Aita hegazkintzako jeneral eta Espainiako Gerra Zibilean espezializatutako historialari militarra zen Ramón Salas Larrazabal izan zuen eta, ama, berriz, Eulalia Lamamié de Clairac Nicolau. Heziketa kontserbadorea izan zuen kazetari hau garrantzitsu bilakatu zen telebista publikoan sozialisten indarrean izan ziren garaian.

Askotan egin zuen Guillermo Summersekin lan; En paralelo (1982), Y sin embargo... te quiero (1983-1985), Segundos fuera (1986), Juegos sin fronteras (1988), La hora del TPT (1988) Juego de niños (1989) edo Al habla (2001-2004) bezalako saioak egin zituen. Kazetari, soziologo eta TVE -ko programadore izateaz gain, aurkezle ere izan zen eta erredakzioko lanak egin zituen, erreportero izan zen, lokutore, errealizadore, gidoilari eta publizista ere bai. Citroënen iragarkiak dira azken horren adibide.

2000tik 2006ra Telebistaren Espainiako Akademiaren lehendakari izan zen.[2]

2016ko urtarrilaren 13an, Torreviejako (Alacant, Herrialde Katalanak) ospitale batean hil zen [3] eta San Pedro del Pinatarren eman zioten lur, Murtzian, bera, 2006az geroztik, Orihuelan (Alacant) bizi bazen ere. Bakarrik bizi zen, katuekin, eta biriketako minbiziak heldu zion.

Jubilatu eta berehala, bere gaixotasunaren berri izan zuenean horrela esan omen zuen:

« ...Bizitza motza da eta gu denbora besterik ez gara. Berehala zahartzen zara eta denbora asko ematen duzu jakintsu bilakatzen. Atseden eder bat da. Garrantzitsuena bizitzea da eta barre algarak egiteagatik sortutako zimurrek oso itxuroso bilakatzen zaituzte...[4] »


Aurrekoa
Antonio Mercero
Akademiako lehendakari (2000-2006) Ondorengoa
Manuel Campo Vidal


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]