Espainiako Gerra Zibila

Wikipedia(e)tik

(Espainiako Gerra Zibiltik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Gerra Zibilean erabilitako Savoia-Marchetti SM.81 bonbaketa hegazkina

Espainiako Gerra Zibila 1936 eta 1939 urteen artean Espainian (Hego Euskal Herria barne) jazotako gerra da. Militar batzuen aldetik (sektore eskuindarrekin batera) Errepublikaren aurkako estatu kolpe batez eman zitzaion hasiera.

Parte hartu zuten aldeen arabera Altxamendu Nazionala, Errebelio faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea, etab. ere deitua izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Laburpena

Gerra honen gakoa Espainiako eskuindarrek 1936 urtean ezker alderdiek osatuako Frente Popular delakoararen ez onartzea izan zen. Uztailaren 17 eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu-kolpea eman zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zan berehala. Hurrengo hiru urteetan, milioi bat inguru pertsona hil ziren gerraren eta errepresioaren ondorioz. Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak hartu zituen estatuko ahalmen guziak, Caudillo titulua hartuz.

Gerra honek Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, euskal abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Baina Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren aldea hartu zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren esku gelditu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urte bat geroago Mola jeneralaren indarrak militarki okupatu zuen Hegoalde osoa. Euskal Herrian gerra honen gertaera lazgarri asko gertatu ziren, haien artean ezagunenetarikoa Gernikaren bonbaketa izan zen.

Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta horrarte zeukaten Kontzertu ekonomikoa ezeztu (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).

[aldatu] Aurrekariak

Artikulu nagusia: Espainiako Bigarren Errepublika

1931n Espainia Errepublika bihurtu zen. Errepublika aldarrikatu zuen lehendabiziko udalerria Eibar zen 1931ko apirilaren 13an[1]. Laster, Konstituzioa onartu zen, eskuinaldeko alderdien gustukoa ez zena.

Espainian gizarte-asaldura garai hartako ezaugarrik nabarmena izan zen. Ezkerreko alderdiek Elizaren aurkako azaldutako jarrerak eskuineko alderdiak iraindu egin zituen. Gainera azkenek bere gizarte-maila kolokan ikusi zuten ezker iraultzaileak handiagotzen ari zen bere eragina zela eta.

1932ko irailaren 9an Kataluniak bere autonomia-estatua lortu zuen, hala ere Hego Euskal Herriak ez zuen lortu halako testurik.

1936ko otsailaren 16an, hauteskundeak egin eta Fronte Popularra ezkerreko alderdiek (tartean Eusko Abertzale Ekintza) osatutako koalizioak irabazi zuen[2].

[aldatu] Aldeak

[aldatu] Fronteak

[aldatu] Iparraldeko frontea

Artikulu nagusia: Iparraldeko frontea (Espainiako Gerra Zibila)

Behin frankistek 1936ko irailean Irun eta Donostia konkistatuta, Gipuzkoako kanpainak zokoratu zituen Errepublikak kontrolatutako Bizkaia, Santander eta Asturias. Eskualdea bere aldean zeuden beste lurraldetik baztertuta zegoen, erdian matxinoek kontrolatutako lurraldetzar zituela. Gainera, eskualdea interesantea zen oso frankistentzat alde batetik Bizkaiko industria-ekoizpen eta bestetik mineral baliabide asturiarrak zirela eta. Baliabide hauek lortu ez ezik, indar errepublikar asko alde batera utzi eta bi frontetan aritzen ari ziren matxinoen armadarentzat mesedegarria ere izango zatekeen.

Francok Madril azkar ez zela eroriko konturatu eta Iberiar Penintsulako iparraldea lortzeari ekin zion. Gainera, eskualdeko errepublikarrak politikoki banatuak eta txarto hornituak ziren. Hori zela eta, Francok Madrilgo frontean zuen armada defentsa-posizioa hartzea eta zituen baliabide erabilgarri guztiak iparraldera eraman zituen[3].

[aldatu] Madrilgo gudua

[aldatu] Kataluniako ofentsiba

[aldatu] Gerra itsasoan

[aldatu] Eusko Itas Gudarostea

Artikulu nagusia: Eusko Itsas Gudarostea

Espainiako Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzak autonomia lortuta gero sortu zuen Eusko Gudarostearen itsas armada zen. Gobernu errepublikarraren iparreko flotatik independentea zen, bere buruzagitzarekin.

[aldatu] Gerra airean

[aldatu] Gerra Euskal Herrian

Artikulu nagusia: Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian

Gerra Zibila Euskal Herrian ere izan zen 1936 eta 1937 urteen artean. Bertan, Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomikoei eta ideologikoei gehitu behar zaio abertzaletasunaren inguruko eztabaida.

[aldatu] Gipuzkoako kanpaina

Artikulu nagusia: Gipuzkoako kanpaina

Emilio Mola jeneralak Espainiako Gobernuari Frantziatik zetorkion laguntza eten egiteko Irun konkistatzea zuen helburu asmoa, agian baita Donostian zegoen setiatutako matxinatuen gotorlekua laguntzeko. Baina kanpaina desbideratu egin behar zuen Irun konkistatzeko zuzeneko bidea Endarlatsako zubia bota eta bidea moztu zutenean.

[aldatu] Legutioko ofentsiba

Artikulu nagusia: Legutioko gudua

Matxinoek Madril hartzeari lotu ziotenez, Errepublikako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari frontea haustea eskatu zion. Azaroaren 30ean gertatu zen Euskal Armada eratu berriak egin zuen erasoaldi bakarra Legutioko gudua edo ofentsiba izena zuena.

[aldatu] Bizkaiko kanpaina

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Durangoko bonbardaketa, Gernikako bonbardaketa  eta Intxortetako gudua

Negua pasatuta, 1937ko udaberri aldera hasi zen Bizkaia menderatzeko matxinatu frankisten ofentsiba, Iparraldeko frontea izeneko kanpaina hasiz. Horretarako, Molak lau errekete-brigada nafarrak erabili zituen (28.000 lagun inguru): Brigadak Araban eta Gipuzkoan osatutako 10 batailoi, karlista nafar asko eta Espainiatik etorritako tropa erregularrek osatuta zeuden.

[aldatu] Bilboren galera
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Bilboko gudua

Bizkaia ia guztia hartuta, frankistei Bilbo gelditzen zitzaien hartzeko. Batailaren garrantziaz jabetuta Franco eta Mola berberak izan ziren guda zelaian.

[aldatu] Kronologia

[aldatu] 1936

[aldatu] 1937

[aldatu] 1938

[aldatu] 1939

[aldatu] Ondorioak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Toribio Etxebarria, "Viaje por el país de los recuerdos" (1968) ISBN 84-7173-54-1
  2. 1936ko Espainiar Hauteskunde Orokorretako emaitzak
  3. Hugh Thomas, "The Spanish Civil War", (2001)

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Espainiako Gerra Zibila


Historia
Historia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak