Ikasleen Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikasleon Nazioarteko Eguna» orritik birbideratua)

Ikasleen Nazioarteko Eguna azaroaren 17an da, ikasleen eskubideen alde egin ohi dena munduko leku askotan.

Unibertsitate batzuetan Ikasleon Nazioarteko Eguna ospatzen da modu ofizialean, beti ere Azaroaren 17a ez den egun batean.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data honekin 1939an Naziek Pragako Unibertsitatearen aurkako oldarketa gogoratu nahi da. Egun batzuk lehenago Jan Opletal hil zuten okupazio alemanaren aurkako manifestaldi batean eta hori salatzeko eginiko ekintzen ondorioz naziek 9 ikasle ordezkari erail zituzten eta 1200 ikasle kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. Egun berean ere Txekoslobakiako unibertsitate eta eskola guztiak itxi zituzten.

1941ean Londonen bildutako Nazioarteko Ikasle Kontseiluak (hainbat errefuxiaturekin) Aliatuekin akordio bat egin eta egun hau handik aurrera Ikasleen Nazioarteko Eguna izendatzea adostu zuten.

Handik aurrera hainbat izan dira eginiko mugimenduak Nazio Batuen Erakundeak data ofizial gisa onar dezan.

Azaroaren 17a historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan egon diren hainbat ikasle altxamendu Azaroak 17 batean ere gertatu dira. 1973ko Azaroaren 17 batean Greziako Junta Militarraren aurka altxatu ziren Atenaseko Unibertsitate Politeknikoko ikasleak. Tankeekin kaleak hartu zituzten militarrek eta unibertsitateko ateetan jarri. Honen ondorioz Junta Militarrak boterea galdu zuen eta Azaroak 17 Greziako Ikasleen Eguna da bertan, jai-egun ofiziala izanik.

1989ko Azaroak 17 batean Nazioarteko Ikasle Eguna erabili zuten Txekoslobakiako ikasleek Tertziopelozko Iraultza egiteko. Horren ondorioz bai Txekiar Errepublikan bai eta Eslovakian ere Azaroak 17 jai eguna da.

Azaroak 17 Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian lehen aldiz 1989an ospatu zen, Ikasle Abertzaleakek eginiko deialdia jarraiki. Handik aurrera jarraipen ezberdina izan du ahalik eta 2000tik aurrera egunak ere garrantzia hartzen joan da eta geroz eta ikasle talde gehiagok hartzen dute mobilizazio egun moduan. Honen ondorioz 2005eko Azaroaren 17an Europako hainbat lekutan ikasleria kalera atera zen Bologna Prozesua salatzeko data guztiz berreskuratuta. Deialdi honetan Ikasle Abertzaleakez gain beste hainbat elkarte batzen dira (adibidez Izquierda Universitaria).

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ikasleen Nazioarteko Eguna