Iker Muniain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muniain».
Iker Muniain
Iker Muniain
Datu pertsonalak
Izen osoa Iker Muniain Goñi
Ezizena Bart Simpson
Jaio 1992ko abenduaren 19a (21 urte)
Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Posizioa Aurrelaria
Garaiera 1,68
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
2008- Bilbao Athletic 13 (1)

Iker Muniain Goñi, [ˈiker muniˈain ˈgoɲi], (Iruñea, Nafarroa, 1992ko abenduaren 19a - ) euskal futbolaria da. Aurrelari postuan jokatzen du.

Iker Muniain 2005ean heldu zen Athleticen harrobira Txantreatik.

2009ko BBVA Ligako azken jardunaldian, Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaileak Valencia CF taldearen aurkako partidurako deialdian sartu zuen eta lehen mailan debutatu zuen abuztuaren 30ean. Historian, lehenengo mailan jolastu zuen Athleticeko jokalaririk gazteena da.

Urriaren 4an Valladolid taldeari sartu zion golarekin, BBVA Ligan inoiz gol bat sartu duen jokalaririk gazteena bihurtu zen.

UEFAn debutatzen ere, jokalari gazteena bihurtu zen, Young Boys talde suitzarraren kontra jolastu eta gero.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Athletic Infantil A (2005-06)
  • Athletic Cadete B (2006-07)
  • Athletic Cadete A (2007-08)
  • Athletic Juvenil B (2007-08)
  • Athletic Juvenil A (2008-09)
  • Bilbao Athletic (2008-09)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iker Muniain Aldatu lotura Wikidatan