Iktiosaurio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iktiosaurio
Fosilaren garaia: rhaetiar-pliensbachiar

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Ichthyosauria
(mailakatu gabea): Thunnosauria
Familia: Ichthyosauridae
De la Beche & Conybeare, 1821
Generoa: Ichthyosaurus
De la Beche & Conybeare, 1821
Espezie tipoa
Ichthyosaurus communis
Conybeare, 1822
Espezieak
  • I. breviceps Owen, 1881
  • I. communis Conybeare, 1822
  • I. intermedius Conybeare, 1822
  • I. conybeari Lydekker, 1888

Iktiosaurio (Ichthyosaurus; antzinako grezieraz: ιχθυς ichthys, 'arrain' eta σαυρος sauros 'musker' hitzen lotunea) Iktiosauridoen familiako itsasoko narrastia, Jurasiko garaian agertu eta Kretazeo garaiaren hasieran desagertu zena, 2 m inguru luzea. Ingalaterran, Alemanian, Groenlandian eta Kanadako Alberta estatuan aurkitu dira haren hezurrak. Aurkikuntza horiek erakutsi dutenez izurdearen antza zuen, muturra izurdeak baino zorrotzagoa bazuen ere. Sudur-zuloak ia begien ondoan zituen eta usaimenaz baliatzen zen bere eginkizunetan gidatzeko. Gauza segurua da biziernalkaria zela, ezkatarik ez zuela eta kolorez gorri marroixka zen, adituen ustez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.