Ileon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ileona digestio-aparatuan dagoen heste meharrearen azken zatia da, 4 metro inguruko luzeera eta 2 zentimetrotako diametroa duena. Jejunoaren ondoren dago eta heste itsutik balbula iliozekalaren bitartez banatzen da.

Ileonean B12 bitamina eta behazun gatzak xurgatzen dira. Hestearen alde honetako pHa 7 - 8 artean egon ohi da (neutroa edo zertxobait alkalinoa).

Umekian, ileona zilborrera hodi bitelinoaren bidez dago konektatuta. Gizakietan, kasuen %3an hodi hau ez da ixten jaio ondorengo lehen zazpi asteetan. Honek Meckelen dibertikulua izeneko gaixotasuna sortzen du.