Heste lodi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Heste lodia liseriketa aparatuaren atal bat da. Heste mehean hasi eta uzkian bukatzen da. Metro bat luze da, eta 7 cm zabal. Hiru parte ditu:

  • Itsua
  • Kolona: goranzko kolona, zeharkako kolona, beheranzko kolona eta kolon sigmoideoa.
  • Ondestea

Eginkizunak [aldatu]

  • Ura eta elektrolitoak xurgatzea. Heste lodiaren eginkizun nagusia da hori; xurgapenaren bidez, horko edukiaren bolumena asko gutxitzen da.
  • Digestioa. Areko, urdaileko eta heste meheko entzimek digeritzen ez dituzten gaiak, heste lodiko bakterioen entzimek digeritzen dituzte.
  • Babesa. A inmunoglobulinaren bitartez, hesteko bakterioen kantitatea eta kalitatea erregulatzen da.

Lotutako gaixotasunak [aldatu]