Inanna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ishtar/Inannaren irudikapena British Museumean.
Inanna eta Dumuzi senar-emazteak, azken hau Inannak infernuetara bidali zuelarik bere tokia hartzen saiatzeagatik Inanna inframunduan zegoen bitartean, Enkik berpiztu baino lehen.

Inanna sumertar mitologian, maitasunaren, gerraren eta Uruk hiriaren jainkosa babeslea zen. Akadiarrak iritsi ondoren Ishtar bihurtu zen. Bere irudikapena goikaldea kurbatua zuen ihi sorta bat zen.

Artizar planetarekin lotua, greziar mitologiako Afroditarekin eta feniziar mitologiako Astarterekin identifikatzen da. Akadiarren artean Ishtar bezala ezagutua izan zen. Sumertar mitologiaren arabera Nannarren (Sin akadieraz, Ilargiaren jainkoa) eta Ningalen (Dama Handia, ilargia) alaba zen, eta akadieraz Shamash bezala ezagutzen zen Uturen arreba bikia. Bere senar ezkontidea Dumuzi izan zen (erdijainkoa eta Urukeko heroia). Ishtar edo Inannak jainkosa amaren eredua irudikatzen dute.

Mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enki eta Inanna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi puntako izarra, Inanna/Ishtarren ikurra

Sumertar mito honen arabera, Enkik, jainkorik garrantzitsuenetako bat zena Meak (sorkuntza gobernatzeko jarraitu beharreko arauak) ezkutatzen zituen. Inannak bere hirian izan nahi izan zituen. Horretarako, zeruan zehar bere txalupan bidaiatu zuen Apsurantz (Enkiren bizitokia). Honek, Inannaren asmoen berri bazuelarik, jai bat prestatu zuen harrera bezala. Baina Inannak jaia probestu eta jainkoa mozkortu zuen. Bere onera itzuli zenean, Enkik mezulariak bidali zituen arau horiek berreskuratzera, baina Inannak garaitu egin zituen eta azkenean Urukera eraman zituen, non hedatu egin ziren.

Irkallara jaitsiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Inannaren bidaia infernuetara

Mesopotamiar tradizioan, udazkena eta negua Lurrak bere indarra eta garbitasuna berreskuratzen duen garaiak dira, udaberria eta uda ez bezala, emankortasun eta loratze garaiak direnak. Sumerian, garai hau (udazkena eta negua) helburu erlijioso berarekin erabiltzen zen, indarra berreskuratu eta barnean hobetzeko alegia. Irkalla (itzulera gabeko lurraldea) ezpurutasunak, ohitura txarrak, galtzen diren oroitzapenak eta hildakoak doazen tokia da. Heriotza bizi berri batera daraman purifikazio eta hobekuntza egoera bat da.

Testuinguru horretan, sumertar mitologiak Inannak inframundura bere ahizpa eta jainkosa arerioa zen Ereshkigalen aurka borrokatzeko jeitsi zela dio. Borrokan Inanna hil egin zen, honen ondoren, Lurreko izaki bakar batek ere ez zuela ugaltzeko gogorik, ez gizakiek ezta beste animaliek ere. Honen aurrean, Enkik Ereshkigal engainatzen duten sexurik gabeko izaki batzuk sortzen ditu, jainkosaren gorpua ematea lortuz, nori "bizitzaren ura" ematen dioten. Hala, Inanna berpiztu egiten da, baina inframunduan bere postua beteko duen ordezko bat topatu behar du. Lurrera itzultzean Dumuzik bere postua hartu duela jakiten du, eta, beraz, bera da inframundura bidaltzen duena.

Honen ondorioz, Dumuzik agintzen du udazkenean eta neguan, Inannak udaberrian eta udan gauza bera egiten duen bitartean.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 tenplu izan zituen, zortzi gehitu litzaiekeenak, handiena Uruken zegoen arren (E-anna, berari eta Anuri eskainia).

Urukek, bere ospakizunen artean, sexua eta indarkeria uztartzen zituen zenbait zituen. Errari eskainitako babiloniar olerkiaren zatiak daude, non Urukeko errege baten jokaera gogor kritikatzen den, prostitutak, gortesauak eta emakume promiskuoak... euren maskulinitatea feminitateagatik aldatu zuten mutil alaiak, eta daga, laban, aizto eta sukarri eramaleak behar haina adeitasunez tratatzen ez zituena, hauek, euren ekintzekin Ishtarren bihotza pozten baitute. Dirudienez, gazteak euren oheetan lo egitea arduratzeko modukoa zen, eta kalean sexu harremanak izatea ohikoa zen. Prostituzioaren papera ez dago argi, eta balizko funtzio erritual bat eztabaidatua izan da.