Ixtar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixtar
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAstarte, Šauška (en) Itzuli eta Inanna
Familia
AitaSin
Ezkontidea(k)Tammuz eta Asur
Anai-arrebakErexkigal eta Shamash

Ixtar[1] (sumerreraz: 𒀭𒌋𒁯DIŠTAR; akaderaz: 𒀭𒈹DINGIR INANNA) Mesopotamiako mitologian maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere. Sumerren Inanna bezala ezagutzen zen, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ixtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du.

Sumerian Inanna bezala ezagutzen zen, eta ondoren baita Babilonian ere, eta hiri honek bere eragin kulturala izan zuen Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jasotzen ditu.

Joseph Campbellen iritziz, Ixtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.

Ishtar Akdatar garaiko zigilu batean, gerrako jainkosa gisa irudikatua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]