Mesopotamiako mitologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mesopotamiako mitologia, modu orokorrean, sumertar, babiloniar eta asiriar mitologiei emandako izena da.

Sumertarrek erlijio politeista bat praktikatu zuten, giza itxuradun jainkoekin, munduko indar edo presentziak irudikatzen zituztenak, beranduago greziarrek egingo zuten bezala. Euren sinesmenetan, jainkoek, gizakiak, euren zerbitzari izateko sortu zituztela diote, baina askatu egin zituzten gizakiak gehiegi izan zirenean.

Sumertar erlijioko istorio asko, Ekialde Ertaineko beste erlijio batzuetako istorioen oso antzekoak dira. Adibidez, gizakiaren sorreraren istorio biblikoa, baita Uholde Handia eta Noeren Arkaren istorioak sumertar istorioen oso antzekoak dira. Sumertar jainkoek, ezberdinki antzekoak diren irudikapenak dituzte, akadiar, kananearretan eta beste kultura batzuetan. Istorio eta jainko batzuk, badituzte euren baliokide greziarrak; adibidez, Inannaren behe munduranzko jaitsiera Persefoneren istorioaren oso antzekoa da.

Kosmologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumertar kosmologia

Unibertsoa, lehen aldiz, Nanmuk, formarik gabeko osin bat, bere burua ireki eta, auto-ernalduz, Anu (zeruaren jainkoa) eta Ki (lurraren jainkosa), modu ohikoagoan Ninhursag bezala, aipatuak.

An eta Kiren artean, Enlil sortu zuten, haizearen jainkoa, denbora laburrez jainkoen nagusi bihurtu zena. Enlil Dilmunetik (jainkoen etxea) erbesteratu ondoren, Ninlil bortxatzeagatik, ume bat zuten, Sin (Ilargiaren jainkoa), Nannar bezala ere ezaguna.

Sin eta Ningalek, Inanna sortu zuten (maitasuna eta gerraren jainkosa), baita Utu edo Shamash ere (Eguzkiaren jainkoa). Enlilen erbesteratzean, berak, behe munduko beste hiru jainko/sa sortu zituen Ninlilekin. Horietatik nabarmenena Nergal izan zen.

Nammuk Enki edo Abzu ere sortu zuen, uretako osinaren jainkoa. Enkik Mea ere kontrolatu zuen, fisika bezalako oinarrizko gauzak eta gizarte orden eta legeak bezalako gauza konplexuak gobernatu zituzten dekretu sakratuak. Honek, munduaren gehiengoaren jatorria kontutan hartzen du.

Sumertar jainkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesopotamiar mitologiaren barnean, sumertar eta semitar jainkoen arteko zatiketa egin daiteke. Lehenik, sumertar jainkoak existitu ziren, ondoren, akadiar, babiloniar, asiriar, aramear eta kaldearrek hartu zituztenak, guztiak semitar herriak.

Sumerreko erlijioa politeista zen. Bere, eta bere oinordekoen historia luzean hainbat aldaketa eman ziren haien panteoian eta jainko eta jainkosen funtzioetan eta garrantzian aldaketak eman ziren. Bestalde, mitoen moldaketa eta berridazketa ugari egin ziren, askotan, interes politikoei begira. Horregatik, epopeia baten protagonista bezala, pertsonai edo jaiko/jainkosa ezberdinak ager daitezke. Edo adibidez, aita-ama anai-arreba diferente egon daitezke mito batean edo bestean.

Badakigu sumertarrak garai historikoen hasieratik, semitak ziren akadioekin nahastuta bizi izan zirela, Sargon I. errege akadioa, 2300. urtean bere erreinua zabaldu haurretik, garai protodinastikoetan, alegia. Sargon ondoren, akadiera izan zen Sumerreko hizkuntza ofiziala. Akadieraz idatzi ziren erlijio-liburu, jainkoen zerrenda edo mito gehienak, nahiz eta sumerioa mantendu zen erlijio hizkuntza bezala. Horregatik saila da bereiztea zeintzuk diren sumerioak eta zeintzuk akadioak. Nahasketa honetatik sortutako erlijioa gerora ere mantendu zen. Babiloniarrek (2000. urtea – 539 K.a.), akadio eta sumerio haien nahasketa politiko-kulturala, Mesopotamiako ( Sumer - Akad - Asiria - Babilonia) erlijioaren azken jarraitzaileak izan ziren. Hauen garaietan idatzi ziren epopeia eta poema garrantzitsuenetarikoak nahiz eta aldaketa eta berrikuntza garrantzitsuak ere egin ziren.

Sumertarrak aitzindariak izan ziren erlijio kontuetan. Guk dakigula, haien mitoetan lehen aldiz agertu ziren Itun Zaharrean aipatzen diren hainbat istorio. Hala nola, Uholde Nagusia, lahan gizakia buztinaz egina izanarena, etab.

Hauek izan ziren jainko/jainkosa garrantzitsuenetarikoak:

Bi triada garrantzitsu zeuden:

Triada kosmikoa:

  • An: Zeru-jauna. Jainko lehenetariko bat. Jainko/Jainkosen erregea. Uruk hirian zuen bere tenplurik nagusiena. Bere emaztea Uras edo Ki (Lurra) edo Antum izan zen. Innana bere alaba zen. Uholde Hndia bidali zuen lurrera. Adardun kaskoarekin irudikatzen ohi zen. Bere zenbaki sakratua 60 zen. Triada kosmikoko kidea zen Enlil eta Eniki-rekin batera. Akadioz, Anum deitzen zen. Gizakiengandik urrun zegoen jainko bezala ikusten zuten, horregatik, nahiz eta duintasunez, lehen jainkoa zen, Enlil, eta ez bera, izan zen jainkorik gurtuena lehen aro historikotan.
  • Enlil: Aire-jauna. Lur azalaren eta airea edo eguratsaren jainkoa. Bere zenbaki sakratua: 50. Nippur-en zuen bere tenplurik garrantzitsuena. Babiloniako garaietan, Mardukek hartu zuen bere lehen postua. Jainko merkataria ere izan zen. Bere zenbaki sakratua 50-a zen. bere emaztea Ninlil zen, baino batzuetan Inanna ere izan zen.
  • Enki: Lur-Jauna. Akadioz Ea zen. Bere tenplurik garrantzitsuena Eridun zegoen. Sumerioentzat lurra uraren gainean eta urez inguratuta zegoen, igerian zegoen uharte baten moduan. Enki, ur horien eta lur azalera ateratzen dien uren (ibaiak) jainkoa zen. Azti handia zen eta. Jakinduria praktikoaren eta artisten jainkoa. Apsuan bizi zen. Bere zenbaki sakratua 40 zen.

Izarretako triada:

  • Nanna-Suen edo Zu-en: Ilargiaren jainkoa. Akadioz Sin zen. Bidegabekeriaren aurka zegoen jainkoa zen. Bere zenbaki sakratua 30 zen. Bere hiri sakratua Ur izan zen eta geroago, Harran ere. Oso jainko maitatua zen. Bere emaztea Ningal izan zen.
  • Utu: Akadioz, Shamash. Eguzkiaren jainkoa, Nannaren semea eta Inannaren anaia. Jaiko-eguzki askok bezala, justizia eta legea eta ordenaren jainkoa zen, bekatua zigortzen zuena. Jainko ezkorra zen, idorra ekartzen zuena. Dena zekien dena ikusten zuelako, eta orakuluak ere botatzen zituen. Gauez hildakoen erreinura jaisten zen. Hainbat ezaugarrietan Apolo grekoaren antza dauka. Bere zenbaki sakratua 30 zen.
  • Inanna: Akadioz, Ishtar. Artizarra. Bere zenbaki sakratua 15a zen. Sexuaren eta gerraren jainkosa. Akadioen garaian Nannaren alaba. An-en alaba eta emazte bezala agertzen da, eta beste batzuena. Lehoiarekin irudikatzen zaio askotan. Sexualitatearen jainkosa bezala, biluzik irudikatzen zaio eta gerrako jainkosa bezala, jantzita eta lehoiarekin. Testu kuneiformeetan ihi sorta bat da bere ikurra. Jainkosa hau Ekialde Hurbil osoan gurtua izan zen, funtzio eta irudikatzeko modu antzekoekin baina izen ezberdinekin, batzuk Ishtar izenaren bilakaerak: Astarte, Astoret, Allat, Anat, Artemis, Afrodita, Atenea, Tanit, Afrodita, Atenea...

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesopotamiako mitologia Aldatu lotura Wikidatan