Uruk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Mesopotamiako hiriak: Uruk hegoaldean dago

Uruk[1] (kuneiformez: 𒌷𒀔,URU UNUG; sumerieraz: Unug; akadieraz: Uruk; arameraz: Erech; hebreeraz: Erech; antzinako grezieraz: Ὀρχόη, Orchoē edo Ὠρύγεια, Ōrugeia; arabieraz: وركاء, Warkā') antzinako Mesopotamiako hiri bat izan zen, Sumer lurraldekoa; gerora Babiloniakoa izan zen, eta gaur egun Irakeko lurrak dira. Eufrates ibaiko ekialdeko ertzean zegoen, eta Nil kanalak zeharkatzen zuen; zingira ugariko lurraldean zegoen, Bagdadetik 225 km hego-ekialderantz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko aztarnarik zaharrenak k. a. VI. eta V. milurteko ingurukoak dira, ikerlariek diotenez, zeramika-lanak aztertuz.

K.a. III. milurtekoan izan zuen hiriak goreneko aldia: une hartan 5,5 km²-ko harresia zeukan, aldi hartako munduko hiririk handiena zenez; biztanleria ere, 50.000-80.000 lagun ingurukoa zen. Sumertarrek diotenez, Uruk Gilgameshen jaioterria izan zen, "Gilgameshen epopeia"ren heroiarena. Diotenez, kalkulua eta kontabilitatea hiri honetan sortu ziren. Beraz, bai literatura-lanetako aipamenek, erlijio-testuek nahiz sumertar erregeen zerrendek, beste zantzu batzuekin batera, argi erakusten dute Urukek sasoi hartan zeukan indarra.

Gerora, botere politikoaren gunea Ur hirian kokatu zen, eta Uruk hiri garrantzitsuena ez izan arren, mendeetan izan zen goi-mailako politika- eta erlijio-gunea. Esate baterako, k. a. I. milurtekoan beste loraldi bat izan zuen Seljuk dinastiarekin, eta astronomo-elkarte garrantzitsua garatu zen Uruken.

Koordenatuak: 31°19′20″N 45°38′10″E / 31.32222°N 45.63611°E / 31.32222; 45.63611

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uruk Aldatu lotura Wikidatan