India Gate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
India Gate, Indiako atea

India Gate (euskaraz Indiako atea), Indiako monumentu nazionala da. New Delhi hiriburuan dago eta jaiegunetan inguruko lorategiak jendez gainezka egoten dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran eta 1919ko Afganistango gerretan britaniar armadarekin hil ziren 90.000 soldadu indiarrei omenaldia egiteko eraiki zen monumentua. Lehenengo harria Connaughtko Dukeak ezarri zuen 1921ean baina 1931 arte ez zen bukatu. Hasiera batean Jurgi V.a Erresuma Batukoaren estatua bat zegoen azpian baina 1947an Indiak askatasuna lortzerakoan errege britainiarraren irudia kendu egin zuten. 1971etik aurrera sekula itzaltzen ez den su bat ezarri dute, hindiz Amar Jawan Jyoti (gerlari hilezkorraren sua), India eta Pakistanen arteko gerretan hildako soldaduen omenez.

Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

42 metrotako altuera du eta kale garrantzitsuen arteko bidegurutzean dago. Monumentuaren goialdean honako esaldi hau irakur daiteke:

Indiako armadetan hildakoen omenez, ohore guztiz erori baitziren Frantzian, Flandrian, Mesopotamian eta Pertsian, Afrika ekialdean, Gallipolin eta ekialde urrun zein hurbileko edozein tokitan, eta baita ere Indian erortzean beren izena memoria sakratuan idatzita utzi zutenak edota Hirugarren Gerra Afganiarrean ipar-mendebaldeko mugan eroritakoak

Koordenatuak: 28°36′46.31″N 77°13′45.5″E / 28.6128639°N 77.229306°E / 28.6128639; 77.229306

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: India Gate Aldatu lotura Wikidatan