Jurgi V.a Erresuma Batukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jurgi V.a Erresuma Batukoa
Jurgi V.a Erresuma Batukoa

UK Arms 1837.svg
Britainiako Handiko Erresuma Batuko eta Irlandako errege, Itsas Haratagoko Britainiar Jabegoetako errege, Indiako enperadore, Fedearen defendatzailea.
1910ko maiatzaren 6a – 1936ko urtarrilaren 20a
Aurrekoa Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Ondorengoa Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa

Jaiotza 1865eko ekainaren 3a
Marlborough House, Londres
Heriotza 1936ko urtarrilaren 20a (70 urte)
Sandringham House, Norfolk
Ehortzia:
Ehortzia: 1936ko urtarrilaren 26a
San Jurgiren kapera, Windsorreko gaztelua
Ezkontidea Mary Teckekoa
Senideak Eduardo VII.a Erresuma Batukoa (aita)
Alexandra Danimarkakoa (ama)
Egoitza Buckhingham jauregia, Londres
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
Sinadura Jurgi V.a Erresuma Batukoa-ren sinadura
Jurgi V.a, 1870ean
4 belaunaldi

Jurgi V.a Erresuma Batukoa, ingelesez George V of the United Kingdom eta, jaiotzez, George Frederick Ernest Albert of Saxe-Coburg and Gotha (Marlborough House, Londres, 1865eko ekainaren 3a – Sandringham House, Norfolk, 1936ko urtarrilaren 20a) 1910 urtetik 1936ko bere heriotza arte Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadore izan zen. Eduardo VII.a Erresuma Batukoa eta Alejandra erreginaren bigarren semea izan zen. 1917an Sajonia-Coburgo-Gotha etxetik sortu zen Windsor etxeko lehen erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko errege-erreginak, 1913an
Jurgi V.a, bere emaztea eta seme Eduardorekin
Jurgi V.a, 1923an
Jurgi V.a, 1928an

Jurgi Londresko Marlborough Housen jaio zen, 1865eko ekainaren 3an. Aita Eduardo zen, Galesko printzea eta Viktoria erregina eta Albertoren seme zaharrena eta ama, berriz, Alejandra, Galesko printzesa eta Cristian IX.a Danimarkakoaren alaba zaharrena. Viktoria erreginaren iloba zen heinean, jaio bezain pronto Galesko Jurgi Errege Gorentasun Printzea egin zuten.

Windsorreko gazteluko San Jorgeko kaperan bataiatu zuten 1865eko uztailaren 7an. Galesko printzearen bigarren semea zenez, ez zen errege izan zitekeenik aurreikusten, anaia Alberto Víktorrek izango baitzuen lehentasuna. Bi senideak oso desberdinak baziren ere, elkarren arteko harreman hestua zuten. Albertok izaera ezegonkorra zuen eta Jurgi, aldiz, amona Viktoriaren esanetara egon ohi zen beti. Badirudi bere lehengusua zen Nikolas II.a tsarrarekin antz handia zuela.

1891ra arte, Jurgi Errege Itsasarmadan aritu zen, Britainiar Inperioak munduan zehar zituen lurralde zabalak bisitatuz.

1892an, neumonia batek Alberto Viktor hil zuen eta Jurgi Yorkeko duke egin zuten eta, 1901ean, amona Viktoria hil zenean, Galesko printze egin zuten, Cornuallesko duke eta Rothesayko duke, koroaren oinordeko zelarik.

Ezkontza eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María de Teck -Mary printzesa- Alberto Viktorren andregaia zen eta, amona Viktoriaren aholkuei jarraituz, Jurgik berarekin ezkontzeko eskatu zion.

1893an ezkondu ziren eta 6 seme-alaba izan zituzten:

Lehen biak Erresuma Batuko errege izango ziren, bata Eduardo VIII.a eta, bestea, berriz, Jurgi VI.a.

Errege eta Emperadore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Eduardo VII.a hil zenean, 1911ko ekainaren 22an, Jurgi V.a Erresuma Batuko errege eta, abenduaren 11n, Indiako enperadore koroatu zuten. Emaztea Queen Mary izango zen.

Lehen Mundu Gerra garaian, errege familiak une latzak jasan zituen, familia ugari baitzuten alemaniarren artean. 1917an, alemaniarren aurkako iritzi orokorraren ondorio, Sajonia-Coburgo-Gotha izena aldatu zion errege etxeari, Windsor izena hartu zutelarik. Nikolas II.a tsarrak eta bere familiak asilo eskubidea eskatu zien Aleksandr Kerenskiren behin-behineko gobernuak alde egiteko aukera utzi zienean, baina gobernuak ukatu egin zien eskubide hori.

1936ko urtarrilaren 20an, Jurgi V.a hil egin zen eta Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa izango zuen ondorengo.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurgi V.a Erresuma Batukoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko erregea
1910ko maiatzaren 6a1936ko urtarrilaren 20a
Ondorengoa
Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa