Indiako Ozeanoko uharte sakabanatuak
Wikipedia(e)tik
Indiako Ozeanoko uharte sakabanatuak (frantsesez: les Éparses edo Îles éparses de l'océan indien) Mozambikeko itsasartean kokatutako koralezko uharte txiki batzuk dira. Uharteok ez dute batasun geografikorik osatzen, administratiboa baizik. Uharte sakabanatuak, horrela, Frantziaren lurralde austral eta antartikoak departamenduaren bost barrutietako bat dira. Madagaskarrek zein Mauriziok uharte hauek euren lurraldearen parte direla aldarrikatzen dute.
Uharte sakabanatuek 44 km2-ko hedadura dute, eta bertan ez da inor bizi.
[aldatu] Geografia
- Europa uhartea: 28 km²
- Uharte loriatsuak: 5,0 km²
- João da Novaren uhartea: 4,4 km²
- Tromelin: 1,0 km²
- Bassas da India: 0,2 km²
[aldatu] Historia
2005. urtera arte, Uharte sakabanatuak Reuniongo prefeak administratzen zituen, eta data horretatik aurrera Frantziaren lurralde austral eta antartikoetako prefeta da arduraduna.
| Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
|
|||||||||||||||||||||||